Euskara | Español
La Baztanesa
Gaur egun, "La Baztanesa" sozietate anonimo gisa antolatuta dago.
Enpresak 13 autobus (12 autobus eta microbus bat) eta 16 langile ditu. Horrela, Erratzu – Iruñea, Erratzu – Donostia eta Iruñea – Hondarribia – Donostia lineak betetzen dituzte, kontzesio linea 27garrena delarik.
Nafarroan 20ko hamarkadan autobus lineen garapen haundia izan zen. Garai hartan autobus enpresa aunitz sortu ziren, haien artean, La Baztanesa, eta gaur egun luze irauten duten bertze hainbat konpainia. La Baztanesa 1921ean sortu zen eta Erratzu-Iruñea linea egiten zuen, 9 pezetaren truke.
Anekdota gisa, aipatu dezakegu, bidaiari kopuru gehien biltzen zituen eguna Kapera besta zela. Orain dela 40 bat urte, frankismo garaian ospatzen hasi ziren besta hau, poliziak, egun honetan mugako ateak irekitzen zituen, eta bertakoek familiko exiliatu politikoekin elkartzeko edo produktu frantsesak erostera joateko probexten zuten okasio hau. Gaur egun, Baztanen, kapera eguneko arratsaldea jai izaten da, bertako komertzioak itxi egiten direlarik.